XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain zurekikua egin bear degu.

JU: Migel, begirozu gero.

MI: (Trifonen patrikeratik paper mordo bat aterata Ekadoyari erakutsiyaz)

On Juan Gurrutxaga Xolen aita zanak eragindako atzenaya au da.

Begira, Izkribau Jauna, ona emen nun daukan On Juan zanaren idazpiko jatorra.

Beste ori, eskubetan zeukazun ori, On Judasek egindakua da ta idazpikua faltsua du.

JU: Ez! Ez!

TR: Faltsua da, bai.

SO: Faltsua!

Nere zorionerako gauza zuzenak egin ditu.

ER: Lapur alena!

MI: Jaun ori lapur aundi bat da.

(Ekadoyari, On Judasengatik)

JU: (Ikaraka)

Ni... lapurra... lapurra.... bai... nere kutxa...

(Jaikita kutxa dagon lekuraño joaten dala berari elduta)

Ez, ez dirazute kenduko!.

(Biyotz gañean eskua ipñita)

Biyotza... tupotzak... au... la... rri... ya...! A... a... a...!

(Erortzen da. Ekadoya eta Izkribaua joaten dira beragana laguntzera. Erramunak irukitzen du Trifon. Xole Migelen onduan berari elduta)

SO: Migel, zer da au?

MI: Dollorraren azken beltza!

Ezkuta zapiya eraxten da

AMAYA

(9)ikaraka: dardarka